ERABAKIA

Zaplastekoa eman didazu. Hemen, bihotzean.

Etxera heldu naiz ikastolatik notak eskuan. Notak txarrak direnez eman dizkizut eta morriña joan nariz aire logelara. Oihu bat entzun dut eta bat-bateau zure eskua ikusi dut nire aurpegian.

Ez zaitut iluso nahi. Ez entzun. Ez sentitu. Nahita ere, ezingo nuke. Oraindik min dut. Ez dut zurekin hitz egin nahi. Baina bihotzak botaka egitea eskatzen dit. Pertsona desatsegina, autoritarioa eta nazkantea zara. Zure autoritatea erakusten errespetatzea nahi baduzu, zureak egin du, jakken dezazula! Ez naizela zure morroia.

Horregatik idazten dut. Bera, espanto dizer. Zu ni baino helduagoa izango zara baita baduzu per ikasi.

Nire tutores zarela, eta zer? Nire izabatzakoaren anaiatzakoa zarela,  eta zer? Berekin oheratzen zarelako nire osabatzakoa izan zaitezkela, eta zer? Zu ez zara dire aita. Eta izando bazina ere, zer? Aita batek ere ezin du egin zuk egin didazuna. Nor uste suzuki zarela? Nik esango dizut, inor ez. Inor ez, egin duzuna egiteko eta gauza bat esango dizut, zure ohiko diskurtso zaharkitu eta paternalista horrek ez dizu balioko horaingoan. Maite nauzula, nola maite nauzun, maite nauzulako, bla, bla, bla. Eta malte zaionari ez al zaio errespeturik zor? Esan! Ba maite nazazu gutxiago eta errespetatu nazazu, hori zer den baldin badakizu.

Aski da! Azkenean etxetik alde egitea lortuko duzu. Ze ondo bizi nintzen elkar ezagutu baino lehen. Ea inoiz joaten zaren pikutura behingoz!


Joseba eta Xabier

Iruzkinak

Mezu ezagunak