ARGUMENTAZIOA

Gauzak konpotzeko modurik onena hitz egitea da eta horregatik idazten dizut. Lehenik eta behin esan nahi dizudana da, ez zenidala zaplazteko hura eman behar. Zaplaztekoa eman zenidanetik oso txarto pasatu dut. Ia ez dut lorik egin. Zuk uste ahal duzu min fisikoa izan dela gogor jo didana, baina min psikologikoa izan da. 

Belarrondokoa eman ondoren, ondo sentitu ahal zinen? Nire ustez erantzuna bai da. Oraindik gogoratzen dut zure aurpegia belarrondokoa eman eta gero. Gainera beste era batera konpondu ahal genezake gure liskarrak indarkeria erabili gabe. Bestalde, gatazkak egoki konpontzen dituztenen eredua lagungarriago izango zait bizitzan.

Heldu bati, zu bezain indartsua den bati, ez zenioke zaplaztekorik emango. Jo nauzu dakizulako zu ni baino indartsuagoa zarela. Jokabide hori koldarra da. Zuk uste duzu ondo dagoela zu baino pertsona ahulago bati jotzea?

Bukatzeko esan nahi nizuke jokabide koldarra izan duzula. Gainera, gauzak konpontzeko ez da indarkeria erabili behar.



Joseba eta Xabier

Iruzkinak

Mezu ezagunak