DIBERTSITATEA ETA TOLERANTZIA

Azken urteetan familia tradizional gisa ezagutzen dena, bi gurasoz eta seme-alabez osatuta, garrantzia galtzen ari da. Nahiz eta gizartean aldaketa asko gertatu, pertsona askok uste dute familia eredu bakarra dagoela oraindik. Nire ustez, familia eredu berriak errespetatu eta onartu behar dira.

Azken aldian, familia-eredu berriak garrantzia hartzen ari dira. Adibidez, 1986. Urtean familia guztien %63k osatzen zituzten familia tradizionala. Berriz, 2006. Urtean %41 ziren. Gainera, 1996-tik 2001-era 19.000 familia tradizional baino gehiago galdu ziren.

Gaur egun eskoletan familia-eredu berriak irakasten zaie gure gazteei. Gizartearen pentsamenduaren aldaketa sakon bat pairatzen ari dela nabarmentzekoa da, ondorioz, onerako. Izan ere, etorkizun ez haien urrun batean  gero eta familia mota gehiago izango ditugu. Dibertsitatea eta tolerantzia izango ditugu baloreen oinarritzat.

Laburbilduz, familia eredu berriak garrantzia hartzen ari dira eta hori gure gazteak nagutziean askeago biziko diren islada da.




Joseba eta Xabier

Iruzkinak

Mezu ezagunak